ERASMUS+

Ikastetxea nazioartekotzeko planaren barruan, nabarmendu beharreko proiektuetako bat Europako beste ikastetxe batzuekiko kultura-trukeak dira. 10 urte baino gehiago daramatzagu Poloniako, Danimarkako eta Italiako ikastetxeekin trukeak egiten, eta ikastetxearen oinarrizko proiektutzat jo ditugu, honako arrazoi hauengatik:

Ingelesa hitz egiteak (mintzamenak) ikasleen etorkizunean garrantzia izango duelako.

Truke kulturalak ematen duen ondasun pertsonalarengatik.

Ikasle zein harrerako familiei berebiziko esperientziak ematen dizkielako.

Gaur egun, Alemaniako ikastetxe batekin KA2 proiektu bat egiten ari gara, Europar Batasuneko Erasmus+ programaren barruan eskola-lan eta -trukerako. Bi urteko proiektu hau 2019-20 ikasturtean hasi zen, “Working in the european Union” (Europar Batasunean lan egitea) gaiarekin, 2 mugikortasun-proiekturekin eta gure ikasleak etorkizun pertsonal eta laboralerako prestatzeko helburuarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude