Nor gara?
Aldaketa klimatikoa saihesteko eskola mailan zenbait neurri hartzeko beharra ikusi dugun ikasle eta irakasle talde heterogeneoa gara, gaian interesaturiko 3. DBH-ko eta 4. DBHko ikasleez eta Biologia ikasgaiko irakasleez osaturikoa hain zuzen ere.
Zer lortu nahi dugu?
→ Eskola mailan ahalik eta zabor gutxien sortzea, ahalik eta gehien berrerabiltzea eta behar bezala birziklatzen ikastea.
* Eskolan bertan egiten diren ekintzetan: klasean, eskolako ospakizunetan…
* Irteeretan edota eskolaz kanpoko ekintzetan.
* Jangelan.
→ Eskola komunitatearen parte den pertsona oro garapen jasangarri baten garrantziaz kontzientziatzea eta ondorengo gaien inguruan informatzea:
* Elikadura mota desberdinak (bertako produktuak, elikagai transgenikoak, beganismoa…).
* Aztarna ekologikoa gutxitzeko har ditzakegun neurriak (uraren kontsumoa, energiaren kontsumoa, garraio publikoa, hondakinen kudeaketa…).
* Aldaketa klimatikoarekin lotutako mundu mailako arazoak: berotze globala, basogabetzea, espezie inbaditzaileak sartzea, plastikoaren arazoa…
Noiz eta non bilduko gara?
Bilerak ostiraletan izango dira, 13:30etan (klaseak amaitutakoan), DBH 4.A gelan.
Nor etor daiteke bileretara?
Garapen jasangarri baten alde lan egiteko prest dagoen edonor.