Gure ikastetxeak proposatzen dituen erronken artean, “Bikoteka irakurtzen eta idazten” proiektua da. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako Euskara irakasleok, Zuzendaritza eta Orientazio sailaren laguntzarekin, aurrera ateratzeko asmoa dugu. Baina zertan datza?
Parekoen arteko tutoretza lankidetzako ikaskuntza metodo bat da. Bokoteen osaketan oinarritzen da, eta rolen banaketa batetik (tutorea eta tutoretzapekoa) ondorioztatutako erlazio asimetriko batera heltzen da. Honek ezaguna eta partekatua den helburu komun batean bukatzen du, ardatz nagusi bat hartuta: irakurmena eta idazmena hobetzea, eta honekin batera baita ulermena ere.
Ikasgeletan eta ikastetxean ditugun maila desberdinei probetxu pedagogokoa ateratzea da kontua, eta horregatik, hezkuntza inklusiborako metodologia eraginkortzat hartzen da parekoen arteko tutoretza.