Bertsolaritza

Bertsolaritza sustatzeko “Gu ere bertsotan” proiektuan parte hartzen dugu.

Egitasmoaren helburuak hauek dira:

  • Bertsolaritza kultur adierazpidearen oinarrizko ezagutza izatea.
  • Bertsozaletzea eta euskararekiko jarrera positiboa izatea.
  • Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna garatzea.
  • Jendeaurreko emanaldi bat eskaintzeko oinarrizko betekizunak ezagutzea eta egokibaliatzea.
  • Harreman onak sustatzea taldean.

Hori guztia lortzeko, euskarako ikasgaiaren barruan, ordubete, astean landuko da eta hamabostero bertsolaria etorriko da ikasgelara.

Metodologia dinamikoa eta ludikoa da. Proiektuaren baitan ekintza osagarriek berebiziko garrantzia dutenez, ikasturtean zehar ikasgelan egindako lana plazaratzeko eta ikasleen motibazioan eragiteko bertsoaldiak ikusi eta entzungo dira, bai ikasgela barruan, bai ikasgelatik kanpo ere. Ikasitakoa ikusteko aukera izango baitute ikasturte amaieran, Egiako Gazteszena aretoan. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude