Aste Solidarioa

Corazonista Fundazioaren lankidetzarekin, urtero aste solidarioa ospatzen dugu ikasleak sentsibilizatzeko eta gurea baino egoera txarragoan dauden errealitateei laguntzeko, hainbat jardueraren bidez:

Sentsibilizazio astea: aste solidarioaren aurreko astean, gela bakoitzean sentsibilizazio hitzaldiak antolatzen dira Corazonista Fundazioak aurrera eramaten dituen proiektu desberdinak ezagutzeko.

Ogitarteko solidarioa: elikagaiak ematen dizkigun jantokiko enpresaren eta ogitartekoak egiten dituzten irakasleen eta langileen laguntzaren bidez, ikasleek egun horretako hamaiketakoa erosteko aukera dute, Corazonista Fundazioarekin modu desinteresatuan lankidetzan arituz.

Hamaiketako solidarioa: tutoreen motibazioaren bidez, DBHko 4. mailako ikasleak animatzen dira etxean hamaiketakoak prestatzera. Hamaiektako horiek beste ikasle batzuei salduko dizkiete aste solidarioko jolasaldietan, eta lortutako guztia Corazonista fundazioari emango zaio.

Lasterketa solidarioa: ikastetxe mailan antolatzen den jarduera honetan, urtebeteko ikasleetatik Batxilergoko 2. mailakoetara parte har dezakete, baita nahi duten ikastetxeko familia zein langile guztiek ere. Dortsalak erostea dohaintza bat egiteko modu bat da, Corazonista fundazioari egin beharreko ekarpena handitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.