Gure ikastetxean ontziraleku bat daukagu. Bertan Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek piraguismo egiteko aukera dute. Ekintza hau Gorputz Hezkuntzako ikasgaiaren barruan eramaten da aurrera. Honen asmoa ikasleei, gure hirian hain berezkoak diren ur kiroletara hurbiltzea da.
Ekintza ha modu egokian burutu ahal izateko, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek igeriketa ikastaro bat egiten dute, udal polikiroldegi batean, begirale adituen ardurapean.