Ireki begiak, elkartu eta ekin!

Gure ikasleak, etorkizunerako pertsona arduratsu eta konprometituak izatea nahi dugu, baina gaur egun gizartean nagusi diren balioen artean ez daude konpromisoa eta doakotasuna. Ezta gizaki ororen ongia/ona bilatzen duten ekimenetan edo herrigintzan inplikatzea ere. Hau horrela, boluntariotza eta doainik besteen alde, edo gizarte osoaren alde aktiboki aritzeko joerak  ondorengo belaunaldietara transmititzea arriskuan egon daiteke.

Ireki begiak, elkartu eta ekin! Programaren bidez, gure ikasleei boluntariotza eta parte hartzea hurbildu eta ezagutarazi nahi zaizkie.

Programaren asmoa beraien ingurune hurbileko errealitateetara begiak ireki eta beraiek eskubide eta ardurak dituzten hiritarrak direla konturaraztea da batetik, eta errealitateaz jabetu ondoren gizartean esku hartzeko eta eraldatzeko duten botere eta ahalmenez konturaraztea bestetik.

Programa honen bitartez gainera, parte hartze hori errealitatean nola txertatzen den ikusi ahal izango da, entitate ezberdinek boluntarioekin dituzten programak ezagutuz, egunen batetan pausoa ematera animatuko balira, nora jo edo nondik hasi jakin dezaten.

Programaren helburuak bi dira nagusiki:

1. Gazteei partehartzea eta boluntariotzaren berri eman, eta bere ingurune hurbilean aktiboki partehartzearen garrantzia azpimarratu.

2. Hiritar bezala gizartean dituzten arduretaz hausnartu. Gazteei beren aisialdia, gizarte bidezkoagoa eraikitzeko espazio bezala aurkeztu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude