Bigarren Hezkuntza

Hartzaileak

Aurreko ikasturteko ikasgaien batean arazoak dituzten ikasleei zuzendua, eta irakaslegoaren iritziz laguntza mota hau beharrezkoa ikusten dute. Laguntza mota hau jasotzeko garaian, lehentasuna ikasle mota hauek dute:

  • Oinarrizko ikasgaiak gainditu gabe dituztenak aurreko ikasturtetik: matematika, euskara edo gaztelania.
  • Taldeko erritmoa jarraitzeko zailtasun nabarmenak dituztenak eta era berean ikasturte hasieran ezarritako helburuak lortzeko jarrera eta nahi bereziak dituztenak.
  • Arazo pertsonalengatik (gaixotasunak, ez egote luzeak) atzerapen esanguratsua izan dutenak ikasturteko helburuen lorpenean, eta taldearen erritmoa jarraitzeko aldi baterako laguntza behar dutenak.
  • Etorri berriak diren ikasle atzerritarrentzat hizkuntz errefortzua, beharrezkoa baita guretzat eskolan integra daitezen.

Helburuak

  • Mailari dagokion eduki kurrikularrak lortzeko.
  • Lanerako jarrera, ikaste teknikak, auto erregulazio… lortzeko.
  • Bai Lehen nahiz Bigarren Hezkuntzan, atzerritar ikasleen plangitzaren azken helburua kalitatezko arreta bat eskaintzea litzateke, aniztasun kulturaleko ikasleen behar bereziei erantzuteko. Helburu hau lortzeko zortzi helburu proposatzen dira, nahiz eta lehenengoan laburbiltzeko aukera izan: kultur arteko, jarrerazko eta gaitasunezko beharrezko konpetentzia maila egokiak bereganatzea.

    HSBP: Hezkuntza Sendotzeko Berariazko Programa (DBHko 1. eta 2. mailak)

    Eskaintzen diren helburuak ondorengoak dira:

    • Gizartean desabantaila egoeran dauden ikasleei dagokien eta era berean kalitatezkoa den hezkuntza erantzuna ematen zaie, honen bitartez, derrigorrezko hezkuntzako helburuak lortzeko erraztasunak eskainiz, ohizko eskolako ingurunean hezkuntza berdintasuna ziurtatuz.
    • Eskolan moldatu ezin diren ikasleei berriro egokitu ahal izateko prozesu berriak eskainiko zaizkie, modu horretara, hezkuntza sistemak bere beharrei erantzun egokia emanez.