BIGARREN HEZKUNTZA

Pedagogia eta metodologia berritua ditugu, eta horiek ahalbidetzen dute benetako premiei erantzutea.
DBH-ko Tutoreak
1. A | Lorea Olaizola | lo***@******iz.com |
1. B | Mara Zubillaga | ma**@******iz.com |
1. C | Amaia Garcia de Eulate | am***@******iz.com |
2. A | Jon Zaldua | jo*@******iz.com |
2. B | Aiora Beloki | ai***@******iz.com |
3. A | Naroa Peso | na****@******iz.com |
3. B | Sara Arrieta | sa**@******iz.com |
4. A | Aitor Iturralde | ai***@******iz.com |
4. B | Javi Garmendia | ja**@******iz.com |
Proiektuak, planak eta esperientziak
Pedagogia pertsonalizatzailea, aktiboa eta sortzailea hautatu dugu, ikasle bakoitza bere hezkuntzaren eta etorkizunaren egile izan ahal izateko, askatasunezko, errespetuzko eta konfiantzazko giroan.
Eskola-egutegia 2024-2025
Gure eskola-egutegiaren data garrantzitsu eta adierazgarriak jakin ahal izateko, egin ezazu klika eskuineko ikonoan.
Testu-liburuak
2024-2025 ikasturteko testuliburuen zerrenda kontsulta dezakezu hemen.
DBH-ko egutegia 2024-2025
GALDERAK ETA ERANTZUNAK
BIGARREN HEZKUNTZA
Zein da zentroaren ordutegia?
Gure ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako ordutegia 8:00etatik 14:15era da.
Ba al dago ingelesez ematen den irakasgairik?
Bigarren Hezkuntzan Ingelesa irakasgaiaz gain, Geografia eta Historia irakasgaia ingelesez ematen da.
Ba al dago beste hizkuntza bat ikasteko aukerarik?
Frantsesa ikasteko aukera dago, hautazko irakasgai gisa, DBHko 1. mailatik Batxilergoko 2. mailara arte.
Jantoki-zerbitzua kontratatzeko aukera dago?
Bai, Bigarren Hezkuntzako jangela ordutegia 14:15etik 15:00etara da.
Ikastetxeak badu sukalde propiorik?
Bai, sukalde zabala du, eta bertan eguneroko janaria prestatzen da, nutrizionista profesionalen talde batek kontrolatutako dieta orekatu bati jarraituz, eta arreta berezia jarriz gure ikasleen osasunean. Hilabetero menu espezifikoak egiten ditugu behar izanez gero.
Testulibururik erabiltzen al da?
Ez. Bigarren hezkuntzan, ikasle bakoitzak bere gailu elektronikoa du, chromebook, eta hortik material didaktiko guztia eta lizentzia digitalak eskura ditzake.
Eskolaz kanpoko zer eskaintzen du ikastetxeak?
Bigarren Hezkuntzan, eguerdian: ingelesa, robotika, pintura, xakea, hockeya, paddle surfa, gimnasia erritmikoa, mekanografia...
Udalekuak
Uztailean, DBH 1 eta DBH 2, Gareseko kanpaldia eta DBH 3 eta DBH 4, Santutegien Ibilbidea.
Erlijioa
Kristau Eskola gara, balioetan eta ezagutzan hezten duen eredu integrala, etorkizuna eraikiko duten pertsonak sortuz.
Ikasleei etenaldi bat egin eta norberak bere barnerako hausnarketa uneak aurkitzeko barnekotasun saioak bermatzen ditugu.
Zenbat eskola daude ikasturte bakoitzean?
Bigarren hezkuntzan bi klase ditugu ikasturte bakoitzean, A eta B.
Hizkuntz-eredua?
D eredua, hau da, euskara ardatz izanik.
Metodologia
Metodologia irakasgaiaren arabera aldatzen da, eta jakintza-arlo bakoitzaren premia eta ezaugarri espezifikoetara egokitzen da. Gehienetan, ikaslearen banakako lana lehenesten da, haren autonomia eta ikaskuntza kudeatzeko gaitasuna sustatuz. Ikaskuntza hori osatzeko, talde-laneko eta komunikazioko trebetasunak garatzea sustatzen duten taldeko lanak edo proiektuak egin ohi dira. Era berean, unitate bakoitza amaitzean kontrolak egiten dira, bai eta ebaluagarriak diren lanak ere, ikasleek egindako aurrerapena eta edukien ulermena ebaluatzeko.
Ze adin-tarte eskaintzen du?
Gure ikastetxeak 1-18 urte bitarteko ikasleak onartzen ditu: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa.
Eta nire seme-alabak behar espezifikoren bat badu?
Hezkuntza-premia bereziak hautemateko plan bat gauzatzen duen orientazio-saila bat du. Helburua ikasle bakoitzaren premiei erantzutea da, kasu bakoitzean beharrezkoak diren baliabideak, praktikak eta tresnak identifikatuz. Familiei eta irakasleei informazioa eta aholkularitza emateaz ere arduratzen da.
Lantzen al da irakurketa?
Badago irakurketa-plan bat, etapako ikasturte bakoitzaren beharretara egokitzen dena eta irakurketaren ohitura sustatzea eta irakastea bilatzen duena.
Arrauna
Ikastetxeko ontziralekuan arrauna praktikatzen da Gorputz Hezkuntzako ikasgaian.
Twister aisialdi taldea
LH 4tik DBH 2. mailara, larunbatetan, aisialdi taldeetan parte hartzeko aukera dago, beste ikaskideekin batera ongi pasatzea eta elkarbizitza helburu izanik.
Non aparka dezaket ibilgailua?
Mundaiz ikastetxeak kotxeentzat bi aparkaleku zabal ditu, motoentzako eta bizikletentzako gune bereziak ere.
Euskotreneko Loiolako edo Amarako (Easo) geltokietatik 5-10 minutura gaude oinez, baita Renfeko tren geltokitik ere (Tabakalera). Autobus publiko ugari Loiolako Erriberasen eta Erdialdean (Amara barne).
Autobus zerbitzurik badago?
Gaur egun ikastetxeak ez du autobus zerbitzurik.