Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Bakearen astea (LH)

Urtarrilaren 27tik 31ra bakearen astea ospatu genuen gure ikastetxean. Ostegunean, hilak 30, uso handi baten forma sortu genuen Mundaizeko ikasle eta irakaslez osatuta. Gelaz gela gure desiorik onenak idatzi genituen eta puxiken bidez Donostiako zerura bidali genituen. Gure ikastetxeko korridoreak kartelen bidez apaindu genituen, elkarrekin abestu eta gure mundua mundu hobea egiteko bideei buruz hausnartu genuen.

 

“Bakerako biderik ez dago, bakea da bidea”

(Mahatma Gandhi)