Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

 Abendua Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzan, abendua oso  hilabete berezia da.  Abenduak 3 Euskararen eguna denez,herri kirolak, abestiak, DBH4ko ikasleen antzerkiak, txokolatada eta hainbat ekintza berezi izan ohi ditugu gure hizkuntza maitearen eguna ospatzeko.

 

Gabonak gertu ditugu, beraz apaingarriak, eskulanak eta lan desberdinak egiten ditugu. Eta noski, Gabonetako jaialdirako entseguekin hasten gara. Talde bakoitzak gabon kanta bat aukeratu eta familien aurrean maitasun handiz abesten eta dantzatzen dugu.

 

Zintzoak izan garenez, laster Olentzero eta Mari Domingi Mundaizera etorriko dira opariz beteta.

 

Zorionak eta Urteberri On!!!