2024-25 ikasturte honetan, aurreko urteetan bezala, Mundaizeko LH2 mailako ikasleek, irailean eta urrian zehar, Donostia Kirolak antolatzen duen igeriketa ikastaroan parte hartu dute, Paco Yoldi Kiroldegian.
Arratsaldero 4 astez, gure ikasleak, tutoreekin batera, autobusera joaten dira motxilan behar duten guztiarekin prestatuta (betaurrekoak, txapela, txankletak…)
Ikastaroetarako aldageletan arropa modu txukunean aldatu eta jasotzen dute, irakasleekin batera ikastarori hasiera emateko. Horrela, autonomia lantzen da, oso garrantzitsua dena Lehen Hezkuntzako etapa honetan.
Begiraleek, mailaren arabera, taldetan banatzen dituzte ikasleak mailaren arabera, eta euren gaitasunak lantzen dituzte. Honako helburu hauek bilatzen dira:
- Uretan autonomiaz egoten ikastea.
- Igeriketa-estiloak ikastea: crawl, bizkar-igeriketa, bular-igeriketa eta tximeleta.
- Mugitzeko trebetasunak garatzea, haurrak duen adina kontuan izanda.
- Uretan gozatzea.
Hogei egun hauetan asko aurreratu dute eta helburuak bete dituzte ondo pasatu duten bitartean.