Polikarpo jaia

Martxoaren 7an Polikarpo jaia ospatu genuen.

Astean zehar hausnarketak, Polikarporen marrazkiak eta dinamika desberdinak egin genituen.

Aurtengo leloarekin lotuta (Gutxiago gehiago da), ekintza polita egin genuen haurrekin hausnarketa eginez, ez gara besteak baino gehiago, ezta gutxiago ere, besteak onartu behar ditugu diren bezala, zoriontsuak izan behar gara, aniztasuna maitatuz.

Bukatzeko, ostiralean azken egunean, ospakizuna eta jokuak egin genituen. Gainera, ikasle guztiek oparitxo bat ere jaso zuten, Mundaizeko aterki bat, hain zuzen ere.

Asko gozatu genuen!

Gora Polikarpo!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.