Hilabete honetan, DBHko 3. mailako ikasleek beste urrats bat eman dute biologiaren mundu liluragarriariaren ikaskuntzan, zelula mota ezberdinen maketak aurkeztuz. Jarduera hau zelulen (animalienak zein landareenak) egitura eta funtzioa eta izaki bizidunen funtzionamenduan duten garrantzia hobeto ulertzea helburu duen proiektu baten parte da.
Hainbat klase orduetan, ikasleak elkarlanean aritu dira maketa horiek eraikitzen, bakoitzaren trebetasunak eta ezagutzak konbinatuz, ikasgelan ikusi dituzten zelulen irudikapen zehatzak sortzeko. Maketa bakoitza dedikazioz egin da, eta ikasleek material mota desberdinak erabili dituzte zelula-egitura konplexuak (mintza, nukleoa, kloroplastoak eta mitokondriak, besteak beste) biziarazteko.
“Zelulak nola eratuta dauden ikasteaz gain, haien funtzionamenduari buruz ere asko ikasi dugu. Dibertigarria izan da taldean lan egitea eta gure maketa ahalik eta errealistena izaten saiatzea “, esan du parte hartu duen ikasleetako batek.
Zelulen azterketa biologiaren ardatzetako bat da, eta maketa horiek sortuta, ikasleek teoria praktikara eraman ahal izan dute, zelulen osagaiak bistaratuz eta manipulatuz beren ezagutzak sendotuz.

Zorionak guztioi egindako lan honengatik eta ikaskuntza esperientzia sortzaile bezain aberasgarria izan daitekeela frogatzen jarraitzeagatik!