Irakurketak irudimena garatzen eta inguruko munduari buruz ikasten laguntzen die haurrei. Gainera, hiztegia, hizkuntza-aberastasuna, memoria eta kontzentrazioa hobetzen laguntzen die. Aldi berean, adimen-arintasun handiagoa eta kultura handitzen laguntzen die.
Ikasleek irakurtzeko eta idazteko trebetasunak eskuratzea prozesu eraikitzailea, psikolinguistikoa eta zeharkakoa da. Prozesu honetan irakasleak funtsezko zeregina du. Horregatik, lehen hezkuntzako lehengo etapetako curriculum-helburu nagusietako bat haurrengan irakurtzeko ohitura piztea da.
Haurren irakurzaletasuna bultzatzeko, irakasleak bideratzaile lanak hartu behar ditu bere gain. Ikasle bakoitzak zeregin aktiboa du bere ikaskuntzan. Zeregin horretatik abiatuta, berezko esanahien eraikuntza sustatzen saiatzen da. Ildo horretan, irakasleek ikasle bakoitza ezagutu eta suspertu behar dute bere beharren eta interesen arabera egokituz.
Haurrentzako irakurketa-jolasak eta irakurketa labur gidatuak dira irakurketa-idazketa trebetasunen ikaskuntza eta asimilazioa sustatzeko tresna eraginkor zein ezinbestekoak dira. Gure ikasgeletan irakurzaletasuna eta gozamena bultzatzeko asmoz, irakurketaren txokoa sortu dugu. Ikasgelan espazio hori eraikiz, harreman positiboa sortzen dugu liburuekiko, eta hauxe garrantzitsua izango da haurren irakurzaletasuna lortzeko. Gainera, jolasaren bidez, liburutegien funtzionamendua ezagutzeko aukera izango dute ere.