Pasa den astean, aste kulturala eduki genuen LH4. mailakook. Asteartean, Donostiako zinemaldia dela-eta, urtero bezala, Belodromora joan ginen “ALAN GIZA ANTENA” filma ikustera. Denok elkarrekin oso ondo pasa genuen irteera honetan.
Ostiralean berriz, Arditurriko meategira joan ginen. Aiako Harriko Parke Naturalean murgilduta dagoen meazoloan sartu ginen, eta denboran zehar bidaiatu genuen. Erromatar inperotik XX. mendera arte, lanean egon diren meategien inguruan ikasi genuen. Ez genuen eguraldia alde eduki, baina hala ere esploratzaile ausartak izan ginen.