Batxilergoko 1. mailako ikasleek trukea egin dute Alemaniako eta Danimarkako ikastetxeetako ikasleekin, Erasmus+ proiektuaren barruan. Otsaileko azken astean bi herrialde horiek bisitatu ditugu, eta “Music meets cultures” proiektuan lan egin dugu, musika kulturen arteko lotura-puntua izanik.Familia bakoitzaren ohiturak partekatu ditugu, eskoletara joan gara eta Hanburgo eta Kopenhage bezalako hiri garrantzitsuak ere bisitatu ditugu.
Oso esperientzia aberasgarria eta ahaztezina izan da.