Iraila beti da hilabete bizia gure ikasleentzat. Oporretatik bueltan, ikaskideekin berriz elkartu, Zinemaldia, kontzertu pedagogikoa, igeriketa ikastaroa… eta gainera, ikasturte honetako lehen txangoaz gozatu dugu!
Primeran pasa dugu eta gauza asko ikasi genituen txango egunean! Maila bakoitzak jarduera desberdin bat egin du: Arditurriko meategiak bisitatu, Ekainberriko kobazuloetan iraganera bidaiatu, paddle surf, Zubieta herrian jolastu…
LH 3. mailako ikasleek, Ekainberrin, historiaurrean nola bizi ziren ikusteko aukera izan dute, sua nola egiten zuten eta beraien margo bikainak.
LH 4. mailako ikasleek Aiako Harrian dauden Arditurriko meategiak bisitatu dituzte. Haien ustiapena Erromatar Inperioaren garaikoa da, eta bisitan historia osoa kontatu digute. Benetan interesgarria izan da.
Lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleak izan dira abenturazaleenak, eta uretako kirola egin dute. Modu dibertigarrian gozatu dute itsasoaz eta eguraldia lagun izan dute, inork ez zuen Paddle surfaren taula utzi nahi izan!
Bukatzeko, Andres Coindre Aitaren eguna ospatu dugu lagun artean, hamaiketako berezia, jolasak eta barre ugariekin!