LH 6.mailan, Arts and crafts-eko ikasgaiaren barruan, hirugarren proiektua bukatu dugu. Beste helburu batzuen artean, aprobetxatu dugu amari omenaldi txiki bat egiteko. Horretarako, eskuz egindako pultsera bat prestatu dugu Amaren egunean oparitzeko. Ondoren, aitak jeloskor ez jartzeko, sokaz egindako giltzatakoa ere egin diegu. Hau egiteko material desberdinak erabili eta pultserak egiteko teknika desberdinak ikasi ditugu.
Proiektu honekin ikasi, ondo pasa eta aldi berean kurtso bukaeran azaltzen diren nekealdiak eta urduritasunak baretzeko balio digu ere.
Batzutan, jolasgaraian ere, egon gara pultserak egiten eta azkenean maila guztietako ikasleak hasi dira beraien materiala ekartzen eta pultserak egiten. Aukera polita izan da txikien “irakasleak” izateko.