Argiak modu naturalean erakartzen ditu haurrak, eta materialak eraldatzen ditu, dimentsio berri bat emanez.
Argi-mahaia baliabide pedagogiko, metodologiko eta sortzailea da. Argiaren magiak jakin-mina pizten du, zentzumenen estimulazioa, jolas askea eta irudimena bultzatu eta zentzumenen bidezko behaketa eta ikerketa sustatzen ditu.
Argi-oinarria duen gainazal bat da, modu sentsorialean esperimentatzeko aukera ematen diena bere sorkuntza artistikoak eginez edo beraiek asmatutako edozein jolas motarako erabiliz.
ARGI-MAHAIA ERABILTZEAREN ONURAK
- Haurren jakin-mina handitzen da.
- Jardueretan arreta eta kontzentrazioa errazten ditu.
- Jolas librea eta irudimena bultzatzen ditu.
- Oso gai desberdinetako jarduera asko egin daitezke. Kolorez eta manipulazioz beteta daudenez, dimentsio berri batera iristen dira
- Argi-mahaian gertatzen den estimulazio sentsoriala maila askotara iristen da, esperimentazioa zentzu askotan ematen delako.
- Erlaxazioa eta gozamena. Argi-mahaia piztuta dagoenean sortzen den giroa oso berezia da.
- Ikaskuntza akademikoa errazten du.
- Esperimentazio kromatikoa.