Aste honetan, urtero bezala, aste solidarioa ospatzen ari gara. Jarduera asko prestatu ditugu guztion artean egiteko eta, aldi berean, gozatzeko. Horietako bat da ikastetxeko etapa eta irakasle guztiek parte hartuko dugun karrera solidarioa.
Laguntzeko beste modu bat bizkotxo solidarioa da, astebetez DBHko 4. mailako ikasleek etxean prestatu dituzten bizkotxoak saltzen dituzte aisialdian. Ikasleei bokata solidarioa ere gustatzen zaie, nocilla, txorizoa edo york-gazta aukera dezakete.
Halaber, batxilergoko ikasleek orga solidarioa egiten dute hiriko hainbat supermerkatutan. Biltzen den guztia behar handiena duten pertsonentzat izango da.
Hemendik aprobetxatu nahi dugu eskerrak emateko ikastetxeko familia eta ikasle guztiei, parte hartzeagatik eta euren harri-koskorra jartzeagatik, baita gure orga solidarioa hartu duten supermerkatuei ere.