LHSarea00

Esaldi positiboen sarea

Askotan besteei gauza politak, positiboak esatea asko kostatzen zaigu… baita geure buruari esatea ere! 

Aste honetan tutoretzako orduan oso dinamika polita egin dugu, aurpegian irribarre bat sortu diguna. Gelako lagunen artean sare bat sortu dugu, baina ez edozein sare, ESALDI POSITIBOEN SAREA! Zein ongi sentitu garen gure lagunengana gerturatzen, gauza positiboak esanez! Hasieran pixka bat lotsatu egin gara baina azkenean oso esaldi eta hitz politak esan dizkiogu bata besteari.

Errefortzu bikaina, bai bakarka, bai taldean.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude