Haur Hezkuntzako hormakĀ ikasleak egindako eskulanaz eta apaingarriz beteta daude. 4 urteko haurrek urtaroen txokoa sortu zuten. Hasieran udazkena landu eta urtaro horren aldaketak eta bereizgarritasunak ikasi zituzten.
Udazkena amaitu, negua hasi, eta horrekin batera urtaroen txokoa erabat aldatu da, urtaro aldaketetan naturak egiten duen bezala.