LHUrteBerria00

Ongi etorri 2023

Gabonetako oporrak amaitu dira eta urte berria gogotsu hasi dugu.

Oporretan familiaz gozatzeko eta atseden hartzeko aukera izan dugu, Olentzeroren bisita, opariak… Halere, eskolako lagunak ikusteko irrikan ginen, Gabonetako konturen bat azaltzeko eta nola ez, Olentzerok ekarritako opari guztien berri emateko. Lagunak ikusteaz gain, eskolak hasteko gogotsu ginen, hiruhileko honetan ikaskuntza berriak, jarduerak, eta hainbat ospakizun  izango ditugulako.

Egun gutxi barru “San Sebastian Eguna”. Horretarako, danborrada bat egingo dugu ikastetxeko patioan eta, gainera, aurten  guraso guztiei gonbitea zabalduko diegu!

Hilaren amaieran “Bakearen Eguna”, Kanpaina solidarioa eta hainbat bisita interesgarri izango ditugu, hala nola, bide-segurtasun-poliziena, Anoetako bisita (Amets bat), tailerrak Cristina Enean, kontzertu pedagogikoak… eta hiruhilekoa amaitzeko, txango bat!!!

Nola ez gara eskolara itzultzeko irrikitan egongo!

Urte on eta hiruhileko on guztioi!!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00