LHIngurugiroEskola00

Ingurugiro eskolak

Bi urteko etena eta gero, Lehen Hezkuntzako ikasleak ingurugiro eskoletara bueltatu ziren. Ekintza honek bi eguneko iraupena du eta Nafarroako edo Euskal Autonomia Erkidegoko herri desberdinak ezagutzea du helburu. Bertan ekintza desberdinak egiteko aukera izaten dute. LH3. mailakoak Oiartzungo Arritxulo aterpera joan ziren, LH4. mailakoak Beintza-Labaienera, LH5.mailakoak Hondarribiara eta LH6.mailakoak Zarautzera, Igerain aterpera.

Bertan herriko historia eta leku garrantzitsuenak ikusteko aukera izan zuten. Hegaztiak behatu zituzten, kobazuloaetan sartu, taloak egin, surfa eta stand up paddle egin beste gauza askoren artean. Eguraldi bikaina izan genuen autobuseko buelta arte. Ikasleentzat aukera paregabea da gure kulturaz eta gure tradizioez ikasgelatik kanpo gozatzeko eta ikaskide guztiekin etxetik kanpo gau bat pasatzeko.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude