Ostiral honetan 2. Batxilergoko ikasleak autobusa hartu eta Urdaibaiko biosferaren erreserbara bisitan etorri gara. Gutako gehienak entzunda geneukan gune natural paregabea zela baina gutxi batzuk egonda ginen hemen.
Bisita zoragarria izan da hasi den momentutik. Diapiroaren osaera azaldu digute eta handik ibilaldi lasai baten ondoren, Urdaibaiko Ekoetxera gerturatu gara biosferaren inguruko azkenengo azalpenak jasotzeko. Oso bisita aberasgarria izan duguna, errepikatzeko modukoa!!!!