Ongi etorri eskolara!

Irailarekin batera eskolako txikien egokitzapen garaia iristen da. Eskolan sartzeak aldaketa handia suposatzen du umea zein gurasoentzat, haurra familiaren edo haurtzaindegiaren gunetik ateratzen baita. Orain arte, hau izan da berak ezagutu duen espazioa eta bertan aurkitzen zituen bere erreferentziak eta babesa.

Orain guzti hori aldatu egiten da eta umeak harreman berriak sortuko ditu. Batzuentzat hasiera batean gurasoekiko banaketa gogorra izan arren, guztiak ohitzen dira eta onartu egiten dute. Honekin batera, umeak bere autonomía eta bere sozializazio maila garatuko ditu.

Egokitzapenerako hainbat aholku:

  • Hasi aurretik umearen ordutegia egokitzen joan. 
  • Saiatu egokitzapena beti persona berdina egiten.
  • “Negarra egiten baduzu triste joango naiz” bezalako esaldiak sahiestu.
  • Agurraren denbora ez luzatu.
  • Komenigarria da Garai honetan veste aldaketa batzuk ez egitea.
  • Helduak lasaitasuna transmititu behar dio umeari.
  • Irakasleengan konfidantza osoa izan.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude