Mundaiz ikastetxean oso kontzientziatuta gaude hondakinen arazoarekin, eta Emausek antolatutako lehiaketa batean parte hartu genuen arazo honi irtenbidea bilatzeko. Gure parte-hartzea bertako instalazioetara joaten hasi zen, Emaus fundazioan prestatu ziguten escape-hall bat egiteko. Bisitaren ondoren, klima-aldaketa arriskutsuari buruzko bideo bat grabatu genuen, eta, egun batzuk geroago, hainbat jarduera egin genituen ikastetxean haiekin. Azkenik, irabazi genuela esan ziguten eta saria, Aiako landetxe batean gaua igarotzea zela, Zarautz inguruko herri txiki batean. Ze nolako poza hartu genuen!
Martxoaren 31n iritsi ginen aurten lehen aldiz ikaskide guztiak elkarrekin biziko ginen etxera, baina, bestalde, denok genekien asko ez genuela lo egingo. Gure egonaldian oso jarduera dibertigarriak egin genituen: aldameneko herrira jaitsi behar genuena erosi, ondoren afari goxoa prestatzeko. Erosketak egiteko, lehenengo dirua irabazi behar genuen, Zarautz-tik ginkana bat eginez. Azkenik, etxera bueltatzeko unea iritsi zen, baina aurretik Tabakalerara hurbildu ginen. Bertan plastikoa berrerabiltzeko teknika ezagutu eta praktikatu genuen, eta opari gisa giltzarri bat bakoitzarentzat eta gelan jartzeko apaingarri bat eraman genuen. Gainera Precious Plastic komunitatea ezagutzeko aukera izan genuen, oso interesgarria mundu mailan plastikoa birziklatzeko ideiak partekatzen duten pertsonen arteko elkarte hau.
Bukatzeko, guztioi geratu zaigu oroitzapen polit hau eta klima-aldaketa ekiditeko gure helburuan lagungarria izango da.