LHBirziklatzen00

Patioan birziklatzen

LHBirziklatzen00

Mundaizen garrantzi handia ematen diogu gure planeta zaintzeari; horregatik, gure aletxoa jartzen dugu, besteak beste, birziklatzen. Ikasturte honetan, DBHko ikasle batzuek tailer eta erakusketa batzuk prestatu zituzten Lehen Hezkuntzako ikasleak gai horretan sentsibilizatzeko.

 

Gure ikasleek ikusi eta ulertu ahal izan zuten zabor-poltsek gure etxeetatik zabortegira egiten duten ibilbidea, eta horrek gure planetan eragiten dituen ondorioak. Aldi berean, hondakin mota desberdinak (papera, plastikoa, organikoa, beira, etab.) ondo birziklatzearen eta bereiztearen garrantzia azpimarratu zen.

Ikasle guztiek ikasitakoa praktikan jartzeko, patioetan zakarrontzi berriak jarri dira, eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek dagokion edukiontzian botatzen dituzte hamaiketakoaren hondarrak. Gure patio berria gero eta politagoa dago, eta gure ikasleak planeta zaintzen kontzientziatuago daude.

 Aurrera birziklapenarekin!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00