Larunbatean Lacunzako Lehen Hezkuntzako ikasleok proiektu polit bat burutu genuen: polinizatzaileentzako lorategi bat eraiki, bertako intsektuei (erleak eta tximeletak) janaria eta habitata emateko.
‘Indusketarik gabeko’ metodoaren bidez (zulatu gabe), lorategi bat eraiki genuen konpost eta lore espezieen oinarriarekin. Lorategi horrek intsektuak erakartzen eta elikatzen ditu, eta, aldi berean, inguruko beste flora-mota batzuk polinizatzen laguntzen du.
Ekimen hori Lacunzaren eta IH World Organisation enpresa nagusiaren barruan gauzatzen ari diren ekintzetako bat da, gizartearen kontzientzia-maila handitzeko eta geroz eta arrisku handiagoan dagoen gure planeta zaintzeko.