Mundaiz ikastetxeko batxilergoko 1. mailako ikasleak, Danimarkako eta Alemaniako ikastetxeetako ikasle talde batekin mugikortasun-proiektu bat egiten ari dira Erasmus + programaren barruan, aste honetan Donostian. Kultur, turismo eta kirol jarduerak egin dituzte, eta gure ikasle eta familiak anfitrioi handiak izan dira. Atzo, asteazkena, Eneko Goia alkateak hartu zituen eta esperientziak partekatu zituzten.