Batxilergoko 2. mailako gure ikasleek elurretarako bidaia ospatu zuten joan den astean. Askok eta askok ez zekiten eskiatzen baina Formigalen egindako ikastaroei esker, edozein koloretako pista egiteko trebeziak lortu zituzten. Benetan miresgarria izan zen, ikasleek kolore gorriko izugarrizko malda zein ongi jaisten zuten ikustea. Tutoreok, aho zabalik gelditu ginen.
Zein gustura egon garen astebete guztiok elkarrekin, giro ezin hobean! Talde horiek azken bi ikasturteetan bizi izan duten egoera kontuan hartuz, bidaia aparta honekin, oroitzapen ederrak izango ditugu betirako!!