Arreta Goiztiarra jaiotzatik sei urtera bitarteko haurrei zuzendutako esku-hartzeen multzoa da, adingabearen familia eta ingurunea barne. Helburua da adingabe horiek garapenean dituzten alterazio eta beharrei erantzutea, eta etorkizunean, iraunkorrak izan ala ez, horiek jasateko arriskua baloratzea.
Eusko Jaurlaritzak Arreta Goiztiarreko plan bat bultzatu zuen Euskadiko eskola guztietan. Mundaiz ikastetxean 2 eta 6 urte bitarteko haur guztiei Haurren garapenaren jarraipenerako protokoloa aplikatzen zaie, hau da, arreta goiztiarreko eskalak. Behaketaren bidez garapenaren hainbat arlo baloratzen dira; motorra eta fisikoa, pertsonala eta soziala, pertzepzioa-ulermena, eta arazoak konpontzea, hizkuntza eta komunikazioa, garapen goiztiarra.