202105Astesolidarioa20202100

Aste solidarioa 2020-2021

202105Astesolidarioa20202100

Aurten posible izan dugu beste behin “Aste Solidarioa” deritzogun ekimen garrantzitsu hau aurrera eramatea eta ospatzea ikastetxean!

Bizi dugun egoera berri honek mundua aldatu du erabat eta, honek, aurretik existitzen ziren desberdintasun sozial- ekonomikoak areagotu egin ditu munduko bazter ezberdinetan. Honen aurrean, Komunitate Korazonista osatzen dugun guztiok (familiak, irakasleak, anaiak…), aurten, “Aste Solidario” berri honetan ezarritako grina eta erantzukizuna areagotu egin dugu.

Honako honetan, jasotako diru guztia Korazonista Fundaziora bidali dugu, premia larriena dutenei helarazteko. Besteak beste, Peruko oihanean dagoen Yurimaguaseko irakasle-eskola eskolara eta Anai Policarpo ikasle- egoitzara.

Aurtengo ekintzak, egoerak baldintzatuta, bokata solidarioa eta gutun- azal solidarioa izan dira.

Espero dugu hurrengo urtean azkeneko urteotan burutzen genituen beste jarduerak egiteko aukera izatea, aurtengoaz ere disfrutatu dugun arren.  Esker mila ekimenarekiko izan duzuen ardura eta borondateagatik. Parte-hartze handia izan da oraingoan ere!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00