3 urteko gelako haurrak sukaldea eta elikaduren gaia lantzen ari dira. Astero sukaldearekin lotutako tailerra egiten dute.
Egun batean beraien gela, sukaldea eta jatetxea bihurtu zuten. Sukaldariz jantzita bakoitzak bere otartekoa prestatu zuen, aurpegi eta forma dibertigarriaz apainduta.
Beste batean, janari ontziekin musika tresnak prestatu zituzten eta kontzertu bat egin zuten eta noski, denok dantzan bukatu genuen. Janariz osatutako mandalak ere prestatu zituzten. Azkeneko tailerran, mazedonia gozo bat prestatu zuten guztiek batera.
Hurrengo jarduera zein izango den jakiteko irrikitan daude!