Hilabete honetan gure Batxilergoko 1. mailako ikasleek hezkuntza afektibo sexuala jasotzeko aukera izan dute.
Lehenengo saio batean, Lilima sexu heziketa eta aholkularitza elkartetik hiru partaidek sexologiari buruzko formakuntza eman zieten gure ikasleei.
Bigarren saioan, berriz, Osasun Eskola egitasmoaren barruan: “Nahigabeko Haurdunaldia, GIB eta Sexu-transmisiozko infekzioak” gaiak landu genituen tutoretza saioetan, Osakidetzak sortutako materialaren bitartez.