2. batxilergoko ikasleek txango bat egin dute oinez Uliara. Zurriola Hiribidea zeharkatzean, itsasoko olatu handiek ikuskizun ederra eskaini diete, eta mendi gainera iristean ikuspuntu ederraz gozatu dute. Azkenik, piknik-gunean, zuhaitzen itzalean, hamaiketakoa jan eta ikasturteko kideekin une atsegina elkarbanatu dute.