Udazkena koloretan (HH)

Mundaiz Ikastetxeak kokapen ezin hobea dauka. Cristina Enea parkeko bizilaguna da, ia-ia parke naturalaren barnean dagoela esan dezakegu. Horregatik gure ikasleekin ekintza ugari egiten ditugu bertan. Udazkenean gaudenez, egun desberdinetan abiatu gara aldaketak ikertzera, naturak eskaintzen dizkigun koloreaz gozatzera, Cristina Enea fundazioaren tailerretan parte hartzera eta nola ez, hostoen bilketa egin dugu, gure geletan eskulan politak burutu ahal izateko. Zorte handia daukagu!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude