Creactivalia eta Kutxa Kultur gelak ezagutzeko irteera (DBH)

Aste honetan, 4.DBH-ko “Ekintzailetasuna eta Enpresa jardueraren hastapena” ikasgaiaren ikasleok,  Creactivalia ezagutzeko eta Kutxa Kultur-eko geletan arratsaldea pasatzeko aukera paregabea izan dugu. Creactivalia Tabakaleran kokatzen den Berrikuntza eta Ekintzailetzarako plataforma bat da, non ikasleak zein langileak beraien ametsei edo ideiei forma emateko elkarlanean aritzen dira.

Ikasleek beste ikasle ohien proiektuak ikusteaz aparte, Creactivaliaren koordinatzaileari, Manuel Gonzalezi hain zuzen ere, beraien proiektuen ideiak aurkezteko aukera izan zuten, honen kontseiluak hartzeko eta hauen bideragarritasuna neurtu ahal izateko. Horretaz gain, Mundaiz-eko ikasleok Kutxa Fundazioaren eskutik, Kutxa Kultur-eko gelak lehen aldiz ezagutzeko aukera izan genuen. Gela hauek, Kutxa Fundazioak Tabakaleran duen gune pribilegiatu batean kokatzen dira; eta bertan Coworking-a, Fabrika aretoa eta musika taldeak entsaiatzeko  dituzten gelak ezagutu genituen. Gune hauetan moda-diseinatzaile eta ikasleek gogoko dituzten abeslari  ezagunak hasi ziren,  Izaro Andrés besteak beste. Ikasleak pozik eta motibatuak atera ziren, beraien ideiak lantzen jarraitzeko asmoz eta bestalde, Creactivalia zein Kutxa Fundazioak gure proposamena izandako arrakasta ikusita, hemendik aurrera beste ikastetxeei horrelako aurkezpenen eskaintza egitea pentsatzen hasi dira.

Hau guztiagatik, oso eskertuak gaude Tabakaleran jaso genuen arretarengatik eta harro proiektu honen sortzaile eta aitzindariak izateagatik. Bueltan izango gaituzue!!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude