“Lau teilatu gainean” abestiaren doinua, gure ikastetxeko bazter guztietan nabaritu da, Euskararen Nazioarteko egunaren ekimenean.
Aurten ere, abenduaren 3a alaitasunez beteriko eguna izan da. Musika, txokolatada, jokoak…
Festa-egun honetan gure ama hizkuntzaren garrantzia aldarrikatzeaz gain, eguneroko erabilera sustatu nahi dugu. Eremu urrikoa da, baina euskaldunon tinkotasuna eta hizkuntzarekiko maitasuna ez dira makalak.
Horregatik, hauxe da Mundaiztarrok dioguna: EUSKARAZ hasi, hezi eta bizi !!!