Pasaden asteazkenean, abenduak 11n, MundaizEKO taldeko partaideok bigarren eskuko azoka bat antolatu genuen eskolako frontoian. Jostailuak, baserritar jantziak, liburuak, mahai-jokoak eta abar izan genituen salgai.
Hurrengo asteazkenean, abenduak 18an, berriro irekiko ditugu azokaren ateak. Prest egongo gara zuek hartzeko eta bigarren erabilera bat emateko geure etxeetan bazterturik genituen gauzei.
MundaizEKO