Aurten ere, gure ikastetxean “Aste Solidarioa” ospatu dugu.
Jaso dugun diru guztia Amatongasera (Mozanbike) bidaliko dugu.
Bertan Anaia Korazonistek Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe bat etainternatu bat zuzentzen dituzte. Joan den martxoan “Idai” zikloiakMozambike osoan eta Amantongas-en bertan izugarrizko
hondamendia eragin zuen. Ikastetxeko eta, batik bat, internatuko
sabaiak errotik altxa, eta erabat suntsituta utzi zituen.
Egunotan etapa guztietako ikaslek, gurasok eta irakasleok, hainbat ekintzatan hartu dugu parte: lasterketa, bokata, bizkotxo, freskagarrieta gutunazal solidarioak besteak beste.
Zein ondo pasa dugun parte hartzen eta Amatongaseko lagunak
laguntzen!