Urtero bezala, 5. mailako ikasleek Zubietara joateko aukera izan genuen Errealeko jokalariak ikusteko eta klubaren historia ezagutzeko. Primeran pasa genuen jolasak egiten eta jokalariak animatzen entrenamenduan.
Bukatzean, jokalari asko gerturatu ziren agurtzera eta autografoak sinatzera. Gainera, Miguel Angel Moyá atezainarekin eta Iraia Iparragirrerekin egon ginen eta gure galderei erantzuteaz gain, klaserako poster bana sinatuta eman ziguten.
Errealeko web orrialdean egun horretako argazkiak ikus ditzakezue: