Ikasturteko azken hilabetean 3 urteko umeak garraiobideen inguruko proiektuan lanean aritu dira. Ikaragarri ondo pasatu dute autobusak, hegazkinak, itsasontziak, eta trenen ingurukoak lantzen.
Sorpresa moduan, proiektuarekin bukatzeko, txu-txu trena eskolara etorri da, eta Donostiatik bira eder bat ematera eraman ditu umeak. Bikain igaro dute goiza; kaletik ikusi dituzten pertsonak agurtu dituzte, eta bidaia abesten eman dute.