Aurten ere, etapa guztietako ikaslek, gurasok eta irakasleok Aste Solidarioa ospatu dugu. Egunotan, hainbat ekintzatan hartu dugu parte: lasterketa solidarioa, bokata solidarioa, gutunazal solidarioa, eta beste.
Horren guztiaren helburua honako hau da: Ambatolampy-n (Madagascar), Anaia Korazonistek zuzentzen duten Juvenat Sacre Coeur Ikastetxearen ikasleentzako azpiegitura informatikoa eskaintzea, ikasketak hobetzeko aukera izan dezaten.
Zein ondo pasa dugun parte hartzen eta laguntzen!