Urtero bezala, Mundaizeko haurrak buru-belarri hasi dira Donostia eguneko danborrada prestatzen. Belaunaldi asko dira, jada, egun garrantzitsu horretan parte hartu dutenak; izan ere, gure ikastetxean biziki maitatua den eguna da. 2 urtekoetatik 5 urtekoetara dinbi eta danba ibili dira Martxaren erritmoa jarraituz, eta urte bateko txikiek ere ez dute aukera galdu adi-adi entsegua jarraitzeko.
Gora Donostia eta gora Mundaiz!