Hiruhilekoa bukatzen ari ginenean, Poxpolin panpinak idatzitako gutun bat jaso genuen eskolan.
Aurten, Poxpolinek ahizpa bat eduki du, eta beraien etxea txikia geratu zaie, bertan guraso eta aiton-amonak ere bizi baitira. Horregatik proposatu zigun etxe berri bat egitea eta halaxe egin genuen. Proiektua martxan jarri eta hiruhilabeteari horrela eman diogu amaiera, lanean eta izugarri disfrutatzen!!!