Euskararen eguna (Lehen Hezkuntza)

Txio-txio, txio-txio….  Ahots euskaldun bat entzuten ari da…Parketik dator…Txori bat da.. eta eskolara abiatzen ari da!!  Euskararen txantxangorria da!! Gaur, gure hizkuntzaren  nazioarteko eguna da eta ziur aski, bisitan etorri dela arrazoi horrengatik .

Bere habia eskolatik gertu dago. Kasualitatea ote? Ez ba, ez da deskuidu batengatik izan. Bere helburua, gure eskolan eta baita bazter guztietan ere, euskararekiko grina sustatzea da. Horregatik, utz dezagun euskararen txorrotxioa gure bizitzan sartzen!!.

…Txio-txio, txio-txio… Gora Mundaiz eta mundaiztarrak!!!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude