Ohi den bezala, ikasturteari hasiera on bat emateko , LH ko 3., 4., 5. eta 6. mailakook Ingurugiro eskoletara joan gara bi egun zoragarriak pasatzera.
Egin ditugun ekintzak oso bailagarriak izan dira gure arteko harremanak sustatzeko eta jakina, elkarbizitza indartzeko.
3.mailakoak Astitzera joan gara. Guretzat ingurugiro eskoletara joaten garen lehenengo aldia izan da. A ze nerbioak pasa genituen bezperan, ze nolako gogoak genituen joateko.
Naturan murgilduta ibili gara, zein ziraragarria!
Gauza asko ikasi eta ikusi ditugu.
Interesgarriena, nola sortu ziren Mendukiloko kobazuloak ikastea.
Ikusgarriena, Mendukiloko kobazuloa , jakina!
Harrigarriena, Galtzagorrien herrixka bisitatzea izan zen.
Eta …ustekabeena, Basajaunaren bisita!!
Benetan, oso irteera dibertigarria izan da!