Marinilla, Kolonbia

Ekaina bukaeran, karisman hezteko nazioarteko emanaldiari hasiera eman diogu. Aurten, saioa Marinillan aurrera eraman da, hau da, Medellinetik 47 km-tara dagoen lurralde bat, Kolonbian.

Bertan, Hegoamerikatako (Kolonbia, Brasil, Argentina, Uruguay eta Peru) eta Espainiako irakasleak eta anaiak elkartu gara. Guziok helburu garbi bat eduki dugu, gure eskola guztien karisma ezagutzea, azken batean, komunitate guztiok amankomunean dugun ezaugarria da.

Esperientzia honen bitartez, atzoko, gaurko eta biharko karisma ezagutzeko aukera izan dugu. Gainera, eskola desberdinetako errealitateak, bizipenak, ideiak, proiektuak eta ilusioak elkarbanatzeko aukera izan dugu.

Guztiok, urruti egonda ere, proiektu eta ilusio bereko pertsonak gara, elkarte eta familia on bat sortu nahi dugu.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude